XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

4. NAFARROAKO ERREINUAREN HASIERA

Ia 700 urtetan zehar, Nafarroa erresuma independentea izan zen (beharbada Erdi Aroko Europako txikiena).

Beraz, euskal lurraldeek hitorian zehar izan duten maila politiko altuena eduki zuen.

Are gehiago, Nafarroako monarkia Pirinioetako alde bateko eta besteko euskal lurraldeetan ibili zen eta Antso Nagusiaren zetroaren menpe euskaldun guztiak bildu ziren.

Nafarroako erresuma Iruñeko gotorlekuaren inguruan eratu zen.

Izan ere, denboraldi luzez monarkak Iruñeko Errege gisa ezagutzen ziren eta Nafarroako Errege izeneko titulua XII. menderarte ez zen normalean erabili.

Hori geografiaren aldetiko jatorriari buruz esan daiteke.

Nafarroako erresuma sortu zeneko giza eta gizarte-ingurugiroa nahikoa konplexua zen aurreko kapituluan adierazi denez.

Frankoek, musulmanek, asturiar eta leondarrek, eta azkenean gaztelau eta aragoarrek, baskoien erresuma hasieran eta ondorengo garapenean inguratu egin zuten.

Beraz, ez da harritzekoa kanpoko etsaien (karolinjioen eta musulmanen) aurrean beharrezkoa zen autodefentsak Iru;ntilde;eko noblezia buruzagi militarren menpean (gero erresumako errege izango zirenen) elkartu izana.

Sistema horrek jatorrizko gizartean du oinarria: tribuetako buruzagiek, gerra-garaietan beti indar handiagoa hartzen dute.

Hala ere, iraganean tribuko buruzagi izateak aberatsa izatea ez zuen esan nahi.

Jatorrizko gizartean jabego pribaturik ia ez zegoen.

Erromatarren zibilizazioarekin mende batzuetan zehar harremanetan egon ondoren, erlijio eta kultura kristauak (berandu baina erabat sartutakoak) jabego pribatuaren garapena bultzatu zuen.